Itsuek zailtasun handiak izaten dituzte bere eguneroko bizitzan, batez ere hain aktiboki aritzen den gizarte honetan, non lana, dirua eta bakoitzaren segurtasuna garrantzi handiena duten beharrak diren.
Eskolan ere zailtasun handiak izaten dituzte ikasle itsuek, batez ere bere berdinen artean. Horregatik, irakasleak paper garrantzitsu bat dauka honi laguntzeko. Izan ere, bere ikasketen oinarri eta zutabe bezalakoa izan beharko litzateke.
Horregatik zenbait aldaketa egin behar dira ikasgai bakoitzan, ala nola:
Soinketa: Irakasleak haur itsuaren gorputzen atalak mugituz erakutsiko dio nola egin ariketa.
Haurrak ezin badu ariketak edota jolasak egin, irakasleak ematen dituen azalpenak entzutea egokia izango litzateke.
Matematika: Haur itsuak ariketak mentalki egingo ditu. Horrela, egunetik egunera, arinago egingo ditu kalkuluak. Ordenagailu txiki baten bitartez kalkuluak azkarrago egitea lortuko du. Ordenagailu honen izena Abaco da.
Letrak eta zenbakiak ondo bereizteko, guztiz itsuak ez diren ikasleentzako lupak erabiliko dira eta letraren tamaina handia.
Haurra ikasgelan lehenengo ilaran jarriko da, arbela ondo ikusteko helburuarekin.
Txangoak egiterakoan, gauzak ondo aztertzen, ukitzen eta galderak egiten utziko diogu ikasleari. Ikasle batek gida moduan egin dezake eskutik helduta emanez.
Mapak: Bi modu daude. Lehenengoa, guztiz itsuak ez diren pertsonenetzako da egokia: mapa handiak lortzea eta klasean mapa hauekin lan egitea. Bigarren modua izango litzateke braile hizkuntzarekin mapak irakurtzea,
Arbela: Irakasleak teoria arbelan idazten duen bitartean, ozenki esaten joan daiteke. Bestalde, fotokopiak ere egin ditzazke, pedagogo edo especialista baten laguntzarekin, braile hizkuntzan.
Plastika: ikusten ez duenez, egokia izango litzateke haur itsuak irudimena erabiltzea eskuekin objektuak eraikitzeko. Modu honetan, haurra sormena landuko du.
Hona hemen itsuekin marrazketa sinplea egiteko pausuen azalpena:
No hay comentarios:
Publicar un comentario