miércoles, 14 de diciembre de 2011

Azken sarrera... baina ez amaiera

Bloga honen bidez eskainitako informazioa guztiontzat baliogarria izatea espero dut. Izan ere, haurrek gure munduaren etorkizuneko eraikitzaileak izango dira, eta horregatik gaur egun ezagutzek ditugun arazo guztiak konpontzeko prestatu behar ditugu,  bai hauei buruzko informazioa emanez bai honen konponbideak lortzeko gai direla jakinaraziz.
Haur bakoitzak bere gaitasunak ditu, batzuk beste batzuek baino garatuagoak. Baina baita ere azpimarragarria izango litzateke guztiek helburu desberdinak dituzte: suhiltzailea, polizia, medikua, beste herrialde batean bizi egitea, mundu osotik bidaiatzea... helburu guztiek lortzeko zailagoak edo errezagoak dira, bakoitzaren gaitasunen arabera. Horregatik pertsona guztiek (ez bakarrik irakasleek) haur horiei haien helburuak lortzeko gai direla jakinarazi behar zaie, gaitasunak sustatuz eta zailtasunak landuz.
Honen adibide argi bat "Los chicos del coro" izeneko filma da. Honetan, zailtasunak dauzkaten ikasle batzuen bizikidetza hobetzeko irakasle batek koro bat antolatzen du, musikari esker ikasleen bizikidetza konponduz eta etrokizun handiko ikasle batzuk sortuz.






Eskerrik asko eta hurrengora arte!
Oier Atxurra Lasfuentes.

lunes, 5 de diciembre de 2011

Ikasleen autoestimaren beharra!


Autoestimua banako bakoitzak bere buruarekiko duen onarpen maila da. Maiz samar ikusten da urduria, suminkorra, adiskide gabea edo ikasle txarra den haur
baten atzean autoestimu txikiaren arazoa dagoela.
Oso lotura estua dago autoestimuaren eta eskolako
 errendimenduaren artean. Oro har, eskolan errendimendu egokia duten haurrek autoestimu handia izaten dute, beren ahaleginak direla eta beren burua asebeteta ikusten baitute. Aldiz, errendimendu txikia duten haurrek, sarri, autoestimu txikia izaten dute, eta haien ikasteko eta ikasketen aurrean duten motibazioa murriztu egin da, apurka-apurka.
Haur batek autoestimu ona duenean seguru, gai eta baliodun ikusten du bere burua. Arduratsua da eta ingurukoekin behar bezala harremanak izateko gai da, bai eta behar duenean laguntza eskatzeko ere, eta ez du, horregatik, gutxiago dela sentitzen.
Autoestimu txikiak adorerik eza, antsietatea, goibeltasuna edo oldarkortasuna eragin dezake, edo kritikoegi edo bekaiztiegi bihur dadin eragin dezake.
Jarraian, haurren batek autoestimu arazoren bat duela ohartaraz diezaguketen zenbait ezaugarri azaldu ditugu:
  • Etengabe arreta bereganatu nahi du, ingurukoen onarpena lortzeko. Eten egiten du, guztiek arreta berari eskain diezaioten.
  • Ez da oso lagunkoia. Beldurra dio beste haur batzuekiko harremanari. Zailtasunak ditu lagunak egiteko. Ez da oso parte-hartzailea eta ez du beste haur batzuekin jolasteko ilusiorik. Ingurukoek berarengan eragina izan dezaten uzten du.
  • Okertzeari gehiegizko beldurra dio. Ez du bere dohain bat bera ere balioesten.
  • Goibel egoten da eta ez dio ia ezerk ilusioa pizten.
  • Onena izatea lortzen ez duenean, neurriz kanpoko frustrazioa sentitzen du.
  • Konfiantza txikia du bere buruarengan, eta barregarri geratzearen sen handia du. Ez dio bere buruari akatsik egiten uzten. Ez da ausartzen ekintza berriak egitera, gaizki irteteko aukera dagoelako.
  • Pentsamenduak modu negatiboan adierazten ditu, honelako adierazpenak erabiliz: “Ez dut INOIZ ezer ongi egiten”, “BETI ateratzen ditut nota txarrak”, “INORK ez du nire adiskide izan nahi”, eta abar.
  • Gainerakoen proposamenak ukatzeko jarrera du.
  • Ez du bere gaitasun bat bera ere balioesten: “penagarria naiz”, “ez dut ezertarako balio”.
  • Jarrera oldarkorra erakusten du. Oldarkortasuna erakusten du, frustrazioaren eta norberaren segurtasun ezaren ondorioz.
  • Blokeatu egiten da, eta ez da erronka, arazo edo egoera berriei erantzuna emateko gai izaten.
Gurasoek hainbat estrategia erabil ditzakete seme-alabek autoestimu-arazorik izan ez dezaten, baina ez dago haur guztientzat berdin balio duen errezeta magikorik. Hala ere, oinarrizko zenbait jarraibide iradoki ditzakegu. Hona hemen:
  • Eman aukera haurrari independente izateko, erabaki txikiak hartzeko eta bere adinerako egokiak diren erantzukizunak izateko: arropa aukeratzea, bere kabuz janztea eta abar.
  • Aldian-aldian, lausengatu edo hitzez saritu ondo egiten dituen gauzak, nahiz eta “ohiko betebehartzat” jotzen diren. Adibidez: etxeko lanak egitea, jostailuak bere tokian uztea eta abar.“Zein ongi utzi duzun logela gaur”, “Zoragarria da matematikan egin duzun lana” eta antzekoak.
    Zerbait lausengatzen —hitzez saritzen— denean, “baina” daramaten esapideak saihestu beharko dira: “Zein ongi egin duzun gaur, BAINA atzo ez zenuen ezer egin”
  • Alderaketak saihestu egin behar dira beti. Zer hobetu behar duten jakinarazi behar zaie eta, batez ere, nola hobetu dezaketen esan behar zaie, baina inoiz ere ez besteren batekin alderatuz, ez ikaskideekin, ez eta anai-arrebekin ere, jakina.
  • Ez kritikatu, irainak edo laidoak erabiliz: “Alfer hutsa zara, ez duzu inoiz ezer egiten”. Horrelakoetan, nahitaezkoa da jokabide desegokia zehaztea eta ez pertsonalizatzea: “Ez zait gustatzen etxeko lanak egiteko orduan jolasten egotea”. Azken modu horretan ez diogu haurrari irain egingo; saihestu beharreko jokabide jakin bat aipatu dugu.
    Saihestu etiketak; etiketek haurrak kalifikatzen dituzte, baina ez beren jokabidea: “Negarti hutsa zara”, “Penagarria zara”... Gurasoek haurraren inguruan esaten dutenak gogor baldintzatuko du haurrak bere buruaz izango duen ideia.
  • Akatsak egitea normala dela eta akatsetatik ikasten dela irakatsi behar zaie: “Normala da, hasieran, kenketa horretan okertzea; ikusiko duzu: zenbat eta gehiago egin, orduan eta hobeto egingo dituzu”.
  • Muga argiak jarri, eta irakatsi jokabide desegokiak ekar diezazkiokeen ondorioak iragartzen: “Logela atontzen ez baduzu, ez zara jolastera joango”. Ez da egin behar inoiz beteko ez den zigorren mehatxurik.
  • Haurrarekin denbora igaro (egunean ordu erdi, gutxienez), harreman fisikoa izan, berarekin jolastu, bere bizipenen, kezken eta arduren inguruko interesa erakutsi eta abar.
  • Bere ideiak balioetsi eta bere helburuak edo xedeak bete ditzan animatu.

sábado, 26 de noviembre de 2011

Itsuei gauzak erakutziz


Itsuek zailtasun handiak izaten dituzte bere eguneroko bizitzan, batez ere hain aktiboki aritzen den gizarte honetan, non lana, dirua eta bakoitzaren segurtasuna  garrantzi handiena duten beharrak diren.


lovo1.jpg
Eskolan ere zailtasun handiak izaten dituzte ikasle itsuek, batez ere bere berdinen artean. Horregatik, irakasleak paper garrantzitsu bat dauka honi laguntzeko. Izan ere,  bere ikasketen oinarri eta zutabe bezalakoa izan beharko litzateke.
Horregatik zenbait aldaketa egin behar dira ikasgai bakoitzan, ala nola:
Soinketa: Irakasleak haur itsuaren gorputzen atalak mugituz erakutsiko dio nola egin ariketa.
Haurrak ezin badu ariketak edota jolasak egin, irakasleak ematen dituen azalpenak entzutea egokia izango litzateke.
Matematika: Haur itsuak ariketak mentalki egingo ditu. Horrela, egunetik egunera, arinago egingo ditu kalkuluak. Ordenagailu txiki baten bitartez kalkuluak azkarrago egitea lortuko du. Ordenagailu honen izena Abaco da.
Letrak eta zenbakiak ondo bereizteko, guztiz itsuak ez diren ikasleentzako lupak erabiliko dira eta letraren tamaina handia.
Haurra ikasgelan lehenengo ilaran jarriko da, arbela ondo ikusteko helburuarekin.
Txangoak egiterakoan, gauzak ondo aztertzen, ukitzen eta galderak egiten utziko diogu ikasleari. Ikasle batek gida moduan egin dezake eskutik helduta emanez.
 Mapak: Bi modu daude. Lehenengoa, guztiz itsuak ez diren pertsonenetzako da egokia: mapa handiak lortzea eta klasean mapa hauekin lan egitea. Bigarren modua izango litzateke braile hizkuntzarekin mapak irakurtzea,
Arbela: Irakasleak teoria arbelan idazten duen bitartean, ozenki esaten joan daiteke. Bestalde, fotokopiak ere egin ditzazke, pedagogo edo especialista baten laguntzarekin, braile hizkuntzan.
Plastika: ikusten ez duenez, egokia izango litzateke haur itsuak irudimena erabiltzea eskuekin objektuak eraikitzeko. Modu honetan, haurra sormena landuko du.
Hona hemen itsuekin marrazketa sinplea egiteko pausuen azalpena:


martes, 8 de noviembre de 2011

Autismoa gainditzeko, pertsonak beharrezko

Eskolek garrantzi handia daukate haurrengan, bai arlo akademikoan zein sozialean. Izan ere, umeen bigarren zirkulu sozial garrantzitsuena da, familiaren atzetik.
Horregatik ikasleen arteko bizikidetza garatuz joan behar gara irakasleok, ahal den neurrian, zenbait aktibitateen bitartez. Aktibitate hauek martxan jartzerakoan zenbait faktore hartu behar ditugu kontuan, ala nola: ikasleen jarrera eta adina, eskolaren egitura (publikoa edo pribatua), beste irakasleen parte hartzea, etab.
Lankidetza proiektu hauen ikasleen arteko komunikazioa, konfiantza eta elkar laguntzasustatzeko balio dute, eta honela haien ideiak komunikatzeko eta besteekin sozializatzeko prozesua garatuz joango da.
Onura guzti hauek  oso garatuta dituen ume batek guztiz desorekatuta, edo garatugabe, dituen beste ikasle bati trasmititu ahal dizkio. Beste era batean esanda, autismoa daukan ikasle batentzat ezin besteko jarduera bat izan daiteke, besteekin erlazionatzeko eta pertsona sozial bezala garatzeko.
Familia ere parte hartu beharko dute jarduera hauetan, bai modu zuzen batean (jarduerak deskribitzen dituen ariketetan parte hartuz) baita zeharkako era batean ere (aktiboki ariketetan parte ez hartuz, baina prozesuarentzat onuragarriak izango ziren beste jarduera desberdinak eginez).
Hona hemen familientzat lagungarria izango den informazio gida: "UN NIÑO CON AUTISMO EN LA FAMILIA".


Autismoari aurre egiteko zenbait erakunde sortu diran zenbait teknika berritsu eta eraginkorrak erabiltzeko zailtasun hau daukaten umeekin. Teknika hauek leku lasai batean aplikatu behar dira, erabili nahi den gorputza edo soinua sortzen dituzten estimuluak baino ez nabarituz.
Bideo hauen bidez teknika hauen adibide batzuk ikusiko ditugu.








martes, 11 de octubre de 2011

Zer egiten da gaur egun: erakutsi edo irakatzi?




Zer deritzozue!
Noizbait ikusi duzue honelako zerbait? Ikusten dugunez, modu askotako erak daude ikasgai bakoitzeko ezagutza desberdinak irakasteko (bideoan ikusten den adibidean, matematikan irakasten diren biderketak).
Gaur egungo hezkuntza sistema ikasle eredu bat lortu nahi du: edukiak derrigorrez barneratzen eta azterketetan aplikatzen dituen ikaslea, hots, "eskola-loroak".
Ikasle bakoitzak bere beharrak eta motibazioak ditu, eta horietaz baliatuz, egokiago izango litzatekeen metodologia aplikatu. Egia da zaila dela, edo ezinezkoa, gela baten ikasle guztientzat motibagarria izatea erabiltzen ditugun metodoak. Horregatik haien artean aritzeko jarduerak erabili beharko dira gehienbat, haien arteko ideiak eta ezagutzak trukatzeko eta haien garapen soziala lantzeko.

martes, 27 de septiembre de 2011

Garapen afektibo barik, ezingo bizi

Urritasunak eta ezgaitasunak eragina al dute, nahitaez, pertsonaren garapen sozioafektiboan? Pertsona bakoitzaren bizitzan, egoera guztiak funtsezkoak dira, eta eragina dute garapenean eta nortasunean.
Ez da gauza bera, altua izatea eta txikia izatea, polita izatea eta itsusia izatea, adimen-gaitasun handia izatea eta adimen-zailtasunak izatea. Eta ez da gauzabera, seme bakarra izatea eta anai-arrebak izatea, edota lau anaia-arrebatako nagusia izatea eta etxeko txikiena izatea.
Halaber, ez da gauza bera langile-auzoan bizitzea eta baserrian bizitzea, ikastetxean ikastea eta egoitzaren batean barneko-ikasle izatea, aitona-amonak izatea edo zorte hori ez izatea.
Hortaz, ezgaitasuna edo urritasuna izatea, pertsonaren bizitzan eta garapen sozioafektiboan eragina duen aipatutako egoera horietako beste bat da (garrantzitsua gainera). Urritasunak eta ezgaitasunak eragina dute familiaren bizimoduan ere. Familiaren bizimoduaren eta zailtasunari eta aldaketari aurre egiteko duen ahalmenaren arabera, urritasuna duen haurrak osasuntsuago edo mintsuago biziko du arazoa. Seme-alaben urritasuna onartzeko gauza diren familiek, arazoarengatik blokeatuta gelditzen diren familiek baino denbora gehiago erabiliko dute eta ahalegin handiagoak egingo dituzte, haurrari behar duena emateko.
Beraz, familiaren bizimoduak ere eragina du urritasuna edo ezgaitasuna duen haurraren garapen sozioafektiboan. Hortaz, badirudi, alderdi horiek guztiak eta beste askok eragina dutela pertsonaren bizitzan eta bizitza horren garapenean.
Beraz, hasieran, urritasunak eta ezgaitasunak garapen sozioafektiboarekin zerikusia dutela esan daiteke.
Hona hemen interesgune batzuen linka:
Ikerketa:

martes, 20 de septiembre de 2011

Lehengo urratsak

Bloga aurkeztu ondoren, hasieratik hasiko gara, hots,  haurren ekintzak eta horien zergatiak ikasten.
Txikiak ginenean, nor ez du inoiz modan zegoen superheroia edo etxeko edozein papera (aita, ama, txakurra...) izatera jokatu?
Agian, haurren psik-a inoiz ikasi ez dutenentzat ume jokoak baino ez direla esango lukete, horregatik honako hau jakin beharko zenukete: joko hauei esker gaur egun zareten pertsona HELDUAK izatera heldu zarete.
Haur guztiek bere inguruko pertsonen ekintza eta mugimendu guztiak imitatzen dituzte, eta ikusten duten guztia jolastuz isladatzen dute.
Fenomeno hau ikertu zuen ikerlaria ALBERT BANDURA zuen izena eta ikerkuntza ugari egin ondoren, haurren inguruko faktore guztien garrantzia azpimarratu zuen (familia, eskola, lagunak, etab.). Hona hemen bandurak egindako ikerkuntza famatuenetariko bat: "PANPIN LELOAREN IKERKUNTZA"







Bandurari eta konduktismoari buruzko informazio gehiagorako:
- http://www.psicologia-online.com/ebooks/personalidad/bandura.htm
- http://bandurarrhh.blogspot.com/

Has gaitezen!

Kaixo denoi!
"Hitz egin dezagun" blogan haurrek izan ahal dituzten gaixotasunei buruz hitz egingo da. Honekin batera gaixotasun hauen historia, ikerketak, sintomak, eraginak eta hauen ebazpenerako jarraitu ahal diren zenbait datu egongo dira, informazio bila dagoen edonorrentzat irekita.
Aurkitzekotan, gai bakoitzarekin erlazionatuta dagoen kasuren bat ere agertuko da (testu edo bideo moduan), munduko edozein lekuko pertsonen esperientzia pertsonalak jakiteko eta azaldutako informazioa modu zuzen eta didaktiko batean ikasteko.
Blog hau pertsonen parte hartzea sustatu nahi du, guztion iritziak, ezagutzak eta/edo esperientziak guztiokin konpartituz. Honetaz gain, "Hitz egin dezagun" bloga hobetzeko ideiak edo gaiak ere ongi etorriak izango dira, izan ere, guztion eta guztiontzako informazio puntua izatea du helburu.
Ongi etorri!